Palestinagaz Elkartasun Eguna egingo dute zapatuan Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 12a, 13:01

Larrabetzu Palestina elkartasun-taldeak antolatuta, zapatuan, martxoak 15, Palestina Elkartasun Eguna egingo da Larrabetzun. Herriko hainbat talderen laguntza izan dutela, antolatzaileek zenbait ekitaldi antolatu dituzte egun horretarako. Goizeko 10etan, eta Palandreak taldearen eskutik, pala-partida izango da frontoian, eta 12:30ean ekitaldia egingo da plazan.

Ekitaldian parte hartuko dute Itallen bertso-eskolak, Bizkargi dantza-taldeak, Gaztelumendi abesbatzak, herriko musikariek eta artistek eta Kantarrana Bandek. Esandakoez gainera, Iman Hammouri aktibista palestinarra ere izango da ekitaldian. Era berean, umeentzako margolaritza-tailerra egongo da, eta plazako aterpeko taberna zabalduko da. Beste alde batetik, martxoaren 25ean, 19:00etan, No other land Palestinari buruzko dokumentala emango da Ludoteka gainean.