Kourouma idazle bolikostarraren lana hizpide Literaturaz Berbetan egitasmoan

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 19a, 13:11

Bihar, martxoak 20, Ahmadou Kourouma idazlearen Independentzien eguzkiak liburua izango dute Larrabetzun, Literaturaz Berbetan egitasmoaren baitan. Saioa 19:00etan egingo da ludoteka gaineko gelan, eta berbalagun Aiora Jaka Irizar, liburuaren itzultzailea, izango dute.

Ahmadou Kourouma (Boundiali, 1927 - Lyon, 2003) malinke etniako idazle bolikostarra izan zen, eta Afrikaren deskolonizazio-garaiko gobernu diktatorialen aurka altxatu zen. Independentzien eguzkiak da bere lehen eleberria, eta agintari kolonial frantsesen eta independentzia osteko elite afrikarren satira gordina da. Kouroumak erbestean eman zituen hainbat urte bere jarrera politikoagatik.