Euskaraldiaren ihes-gela Larrabetzun gazteentzat

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 21a, 12:32

Martxoaren 28an, ihes-gela ipiniko da Larrabetzun, Euskaraldiari lotutako ekintzen harira. Saioa 18:00etan izango da, eta bertan 12 urtetik gorako gazteek hartu ahalko dute parte. Plaza mugatuak egongo dira, eta izena ematea martxoaren 26a baino lehen egin behar da, hurrengo helbide honetara idatzita: euskaraldialarrabetzun@gmail.com