Politeknika Txorierriren eta Larrabetzuko Udalaren eskutik, lan-munduan sartzeari buruzko bi saio egingo dira 16 urtetik gorako pertsonentzat. Lehenengoa martxoaren 31n izango da eta hurrengo gaiak jorratuko dituzte: lana bilatzea, curriculuma eta lan-elkarrizketa. Bigarren saioa, bestalde, apirilaren 2an egingo da eta hizpide izango dituzte kontratu-motak, nominak eta langileen eskubideak. Saioak 17:30etik 19:30era egingo dira ludoteka gaineko solairuan. Izena emateko, mezua bidali behar da alkatetza@larrabetzu.eus helbide elektronikora.