Eraginak N-637 errepidean, Larrabetzu parean, Itzulia dela-eta

Aikor aldizkaria 2025eko apirilaren 8a

Atzo, apirilak 7, Gasteiztik irten zen Itzulia Basque Country 2025 lasterketaren 64. edizioa, eta zapatuan, apirilak 12, amaituko da Eibarren. Aurreko egunean, hilak 11, Urduña – Gernika-Lumo etapa izango da eta txirrindulariak Larrabetzutik pasatuko dira. Horren ondorioz, eraginak izango dira trafikoan. Eusko Jaurlaritzak jakinarazitakoaren arabera, eraginak N-634 errepidean, Erletxetako biribilgunearen eta Amorebietan artean izango dira, noranzko bietan, 14:30etik 15:25era. Era berean, N-637 errepideko 27 irteera trafikorako itxiko da noranzko bietan, 14:45etik 15:35era.