Txakolinaren Eguna ospatuko dute domekan Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025ko api. 11a, 11:58

Domekan, apirilak 12, Txakolinaren Egunaren 22. edizioa egingo da Larrabetzun. Azoka 11:00etan hasiko da, eta plazan guztira 18 postu ipiniko dira. Azokara Txorierriko zazpi txakolin-egilek eramango dute euren produktuak, eta gainerako postuetan produktu-sorta zabala egongo da, hala nola ortuariak, bitxiak, eztia, gazta eta okela. Brindisa 12:00etan egingo da, Udalaren eta txakolin-egileen eskutik. Kopak 1,5 euroan ipiniko dira salgai. Aurten, Uritarra da elkarte laguntzailea, eta, hortaz, batzen den diruaren zati bat berari emango diote; gainerakoa, Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeari. Azoka musikariek girotuko dute.