Bizkargi Eguna izan zen asteburuan

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 5a, 14:18

Maiatzaren 3an eta 4an, ekintzak egin dira Bizkargiko tontorrean, 1937an faxistei aurre egin zieten gudariei omenaldia egiteko. Zapatuan, besteak beste, XIX. Bizkargi Igoera eta bazkaria izan ziren Larrabetzun, eta, bestalde, mahai-ingurua eta ekitaldia egin ziren mendi tontorrean, Ernaik antolatuta. Beste alde batetik, hurrengo egunerako ekaitza iragarrita zegoenez, domekako ekintzak bertan behera uzteko deia zabaldu zen. Hala ere, egunaren lehen orduetan ez zuen euririk egin eta batzuk animatu ziren tontorreraino igotzera. Bertan, besteak beste, bertso-saioa egon zen Onintza Enbeitaren, Etxahun Lekueren eta Xabier Arriaga Txiplasen eskutik. Arratsaldean, erromeria izan zen Larrabetzuko plazan.