'Sei hamarkada' abestia aurkeztu du Hori Baik

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 12a, 14:21

Asteburuan, Hori Blaituz ekimenaren baitan, hainbat ekintza egin dira Larrabetzun, Hori Bai gaztetxearen 60. urteurrenaren harira. Besteak beste, tailerrak, bazkaria, jolasak, mahai-ingurua egin dira, eta horma-irudia margotu dute. Horrezaz gainera, Sei hamarkada abestia aurkeztu zuten jendaurrean. “Abestia herriko musikari gazteek egin dute, eta sei hamarkada hauetan Hori Bai gaztetxeak gazteontzako izan duen garrantzia kontatzen du”, azaldu dute gaztetxearen ordezkariek.

Aipatu dutenez, Hori Bai “hamaika borroken etxea izan da, eraisten saiatu direna, baina beti zutik iraun duena. Leloak esaten duen moduan, sei hamarkada lotu barik eta tirara / oraina ispilu bat da / gazteak garaiaren kontra, aurrera eta borrokan jarraitzeko aldarria azpimarratu nahi genuen, gazteontzako ezinbestekoak diren gune hauek bizirik jarraitu dezaten”.