Urtero moduan, udako campusak antolatu du Uritarra Larrabetzuko futbol-taldeak. Campusa 2009. urtetik 2019. urtera bitartean jaiotako ume eta gazteentzat da, eta hiru astetan egingo da: ekainaren 23tik 27ra, ekainaren 30etik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 11ra. Ordutegia izango da 10:00etatik 14:00etara, baina 9:30etik aurrera zaintza-zerbitzua egongo da. Aste bakoitzak 100 euro balio ditu, eta prezioaren barne daude ekipamendua eta hamaiketakoa. Izena ematea ekainaren 15a baino lehen egin behar da. Informazio gehiago hemen.