Giro ona Kuadrilla Egunean

Aikor aldizkaria 2025eko maiatzaren 19a

Eguraldia lagun, zapatuan, maiatzak 17, jendetza batu zen Larrabetzuko Kuadrilla Egunean. Aurten D´Sastre kuadrillari egokitu zaio egitasmoa antolatzeko ardura, eta egun osoan zehar hainbat ekintza izan zituzten herriko plazan eta inguruetan, hala nola kalejira, tortilla txapelketa, apar-jaia, zezen mekanikoa eta musika-saioak. Giro ezin hobea izan zen goizetik gauera arte.