Curriculumak maiatzaren 30era arte aurkeztu daitezke Anguleri kultur etxean edo liburutegia@larrabetzu.eus helbide elektronikora bidalita. Kontrataziorako, kontuan hartuko dira aisialdiko zuzendari- edo hezitzaile-titulua edota gizarte eta kultur dinamizaziorako titulua izatea, euskararen C1 maila –bestela proba egin daiteke maila egiaztatzeko– eta herrian modu aktiboan parte hartzea.