Ate irekiak Olarretan

Aikor aldizkaria 2025eko maiatzaren 30a

Ekainean ate irekiak izango dira Olarreta Larrabetzuko Pilota Elkartean. Nahi duena frontoira hurbildu ahalko da pilotan saiatzera, ekainaren 2an, 4an, 9an eta 11n. Bi ordutegi egongo dira: 16:00etatik 17:30era esku-pilotan saiatu ahalko dira, eta 17:30etik 19:00etara, palan.