Emakume jokalari bila dabil Uritarra

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 6a, 10:36

Uritarra Larrabetzuko futbol-klubak emakume jokalari bila dabil kadete mailako talderako. Zehatz-mehatz, 2009., 2010. eta 2011. urteetan jaiotako futbol-jokalariak behar ditu. Interesa duten jokalariak klubarekin harremanetan ipini daitezke hurrengo telefono-zenbaki honetara deituta: 634 402 263.