Itzalaldia hizpide Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 10a, 12:23

Aitor Urresti Ingeniaritza Energetikoa Saileko irakaslea da Bilboko Ingeniaritza Eskolan, eta eguenean, ekainak 12, hitzaldia egingo du Larrabetzun. Hitzaldia 19:00etan izango da Anguleri Kultur Etxean, eta bertan Urrestik itzalaldiaren argi-itzalak izango ditu hizpide. Ekintza Auzokideak elkarteak antolatu du, eta aurretik egindako beste hitzaldi bati emango dio jarraipena. Hitzaldi horretan parte hartu zuten Antonio Aretxabaleta geologoak, Carlos Taibo irakasle erretiratuak eta Antonio Turiel CSICeko ikerlariak Helburua da gaur egungo elektrizitate-ereduari buruzko eztabaida piztea.