San Antonio Goikoelexalden

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 12a, 10:55

a: Wikimedia / Ebaki

Barikuan, ekainak 13, eta domekan, ekainak 15, jaietan izango dira Goikoelexalde auzoan, Larrabetzun, San Antonio ospatuko dute eta. Jai-egitaraua Estreminea elkarteak antolatu du, eta, besteak beste, azoka, erromeria eta erakustaldiak egongo dira.

Ekainak 13, barikua

19:30 Idi-probak.

21:00 Itallen bertso-eskolaren eta Kantarrana Banden saioa.

23:00 Erromeria, Akerbeltz taldearen eskutik.

 

Ekainak 15, domeka

10:00 Ganadu-azoka. Herriko artisauak eta ekoizleak.

11:30 Erakustaldia: ardiei ilea moztea.

12:30 Omenaldia baserritarrei.

14:00 Zozketak.

14:30 Jaiak amaitzea.