San Antonio ospatu dute Larrabetzun

b: Idoia Andres 2025ko eka. 16a, 12:51

Barikuan, ekainak 13, San Antonio izan zen, eta Estreminea elkarteak antolatuta, zenbait ekintza egin ziren Larrabetzuko Goikoelexalde auzoan, hala nola idi-probak, Itallen bertso-eskolaren eta Kantarrana Banden saioa eta erromeria. Gainera, domekan ere ekintzak izan ziren: ganadu-azoka, herriko artisauen azoka eta omenaldia baserritarrei, batzuk aipatzearren. Bestalde, zapatuan eskolako jaia egin zen, eta egun horretako ekintzen artean euskal dantzak izan ziren.