Gau magikoa da gaurkoa, ekainaren 23koa, eta urtero moduan, Sorginen Gaua ospatuko dute Larrabetzun. Horrela, 19:30ean dantza-plaza izango da Saltoka taldearen eskutik, eta 22:30ean antzerkia egingo da. Ekitaldiak plazan izango dira, eta Hori Bai gaztetxeak antolatu ditu Bizkargi dantza-taldearekin eta Larrabetzuko Etxafleruek taldearekin batera.