TOC eta Skabidean, Larrabetzuko Gazte Eguneko musika-taldeen artean

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 26a, 12:31

Ohikoa denez, Hori Bai Larrabetzuko gaztetxeak Gazte Eguna antolatu du abuzturako. Zehatz-mehatz, abuztuaren 2an izango da aurtengo Gazte Eguna, eta Hori Baiko kideek jakinarazi dute egun horretan zein musika-taldek joko duten. Agertokira hurrengo musika-talde eta dj hauek igoko dira: Naxker, TOC, Biznaga, Skabidean, Elena Barker, Santa Klaux eta Selektah Stepi. Gazte Eguneko egitarau osoa datozen egunetan emango dute ezagutzera. Beste aldetik, gogoratu beharra dago Hori Bai gaztetxeak 60 urte bete dituela. Urteurrenaren harira, gazte-asanblada egitarau berezia prestatzen dabil urte osorako.