Hori Bai Egunaren egitaraua argitaratu du sare sozialetan Hori Bai Gaztetxeak. Aurten, jaia bereziagoa izango da, 60 urte bete baitira Larrabetzuko gazteen topaguneak bere ibilbidea hasi zuenetik.
Ver esta publicación en Instagram
Eguna 12:00etan hasiko da trikitilarien eskutik, ondoren Berakatz taldeak kontzertua eskainiko du, eta hau amaitu eta gero, 15:00etan, herri bazkaria egingo da. Tiketak Irusta eta Aretxabala tabernetan salgai daude. Gainera, Mus txapelketa eta ‘Nork daki?’ jolasa egongo dira.
Arratsaldeko 19:00etan Hori Bai Gaztetxeko kide ohiak omenduko dituzte egungo gazteek, eta handik ordu erdira Atrikipunk taldeak amaiera emango dio egunari.