Zapatuan bukatuko da udal kirol ikastaroetan izena emateko epea Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025eko irailaren 3a

Behin epea bukatuta, astelehenean argitaratuko dira behin behineko zerrendak. Asteazkenean egingo dira zozketak kiroldegian bertan, arratsaldeko 17:00etan eta behin betiko zerrenda barikuan argitaratuko da. Ikastaroak hurrengo astelehenean, irailaren 15ean dira hastekoak. Ikastaroen inguruko informazioa jasotzeko kiroldegira jo behar da edo 944 558 276 telefonora deitu daiteke.