Begoña Vicariok Atzerabegirakoa EITB Saria jaso du Animadeban

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 9a, 13:54

a: Animadeba

Begoña Vicariok Atzerabegirakoa EITB Saria jaso du Animadeba animaziozko zinemaren jaialdian, egindako ibilbidearengatik ematen den saria. Zuzendariak dio sari hauek beti “ilusioa” sorrarazten dutela, baina sariak kolektiboak direla nahiz eta saria indibiduala izan, “are gehiago” bere kasuan, hark dioenez.

Caracasen (Venezuela) 1962an jaioa, zuzendari larrabetzuarrak Animaziozko Film Labur Onenaren Goya saria lortu zuen 1997an “Pregunta por mí” filmarengatik. Arte Ederretan doktore, gaur egun Arteko gradu eta Arte Garaikideko masterreko irakaslea da EHUn. Honez gain, Hauazkena kolektiboa koordinatzen du.

Sariarekiko balorazioan, Vicariok dio sariak ez direla indibidualak, lantalde baten ondorio baizik. Darwinen eboluzioaren teoriaz gain, non egokituena gailentzen den, eboluzio kolaboratiboaren garrantzia azpimarratzen du, ezin dena ahaztu, “batez ere garai indibidualista honetan”. Eboluzio honen arabera, larrabetzuarrak dio “elkarren laguntzari esker lortzen dela espezie osoak kolaboratzea”, hark bere proiektuetan egin duen bezalaxe.

Halako sariak jasotzean, Vicario lankideez gogoratzen dela dio: irakasleak, kolaboratzaileak… baita ikasleak ere. “Hauengandik ere asko ikasi dut”, dio, “denen sari komuna da lortutakoa”.