Bertan, Udalak dio “udaleko egunerokoan garrantzitsuenak diren arloak landuko” dituztela. Bilera lau taldetan banatuko da eta bakoitzak “bere interesa edo arduraren arabera egin ahalko du ekarpena”. Lau taldeak honakoak dira:
- Euskara / Kultura / Hezkuntza
- Berdintasuna / Zaintza / Oroimen historikoa / Kirola
- Lehenengo sektorea / Ingurumena / Energia
- Hirigintza / Etxebizitza / Gazteria
Bilera, esan bezala, ostegunean, urriaren 9an, egingo da arratsaldeko 18:30etan, ludoteka dagoen eraikinean.