Bertan, neguko produktuak sukaldatzeko errezetak irakatsiko dira. Tailerra 10:00ak eta 13:00ak bitartean izango da, eta izena 655 718 780 telefonora mezu bat bidaliz eman ahal izango da.
Beste ekintza igandean izango da, urriaren 12an. Goizeko 11:00etatik aurrera, plazan, Bertoko Produktuen XXVI. Azoka egingo da, “Etxetik solora, solotik zure etxera” lelopean.