Domeka da azken eguna Etxarri-Aranartzeko irteeran izena emateko

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 17a, 13:02

a: Freepik / jcomp

Domekan itxiko da Larrabetzuko Kirolbilguneak antolatutako irteeran izen emateko epea. Irteera hau urriaren 26an izango da, Etxarri-Aranartzera. 15,27 km-ko ibilbidea izango du, 656 m-ko desnibelarekin. 

12 urtetik gorako pertsonentzat zuzenduta dago eta ibilbideak lau ordu inguru iraungo ditu. Kirolbilguneak Etxarrira joan eta etortzeko autobusa jarriko du. Izen emateko azken eguna, esan bezala, domeka izango da, urriaren 19a, eta horretarako kirolbilgunea@gmail.com helbidera bidali beharko da mezua.