Ezinbestez bete beharreko baldintzak dira: langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan lan-eskatzaile gisa altan egon (bai hautagaitza dena delako enplegu-eskaintzara bidaltzen duten momentuan bai kontratua hasteko egunaren biharamunean); Larrabetzun bizitzea; eta erakunde berak kontratatu ez izana enplegua sustatzeko ekintzetarako laguntzen 20204ko ekitaldiko deialdietan.
Proposamenak Lanbideren webgunean edo 945 160 600 (EABA-ren markarekin) telefonoan aurkeztu beharko dira, eta epea 2025eko azaroaren 14ean itxiko da. Zalantzarik izatekotan, Udaleko Enplegu zerbitzura jo daiteke: Egaz Txorierri (Txorierri Etorbidea, 46 13A Sondika), ordutegia 9:00-13:00.