Akarbaltz Gaua barikuan Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 29a, 14:11

Barikuan, urriaren 31an, Akarbaltz Gaua ospatuko da Larrabetzun, eta Kulturbilguneak ekintzak antolatu ditu arratsalde osoan zehar. 16:30etatik aurrera, plazan, hainbat ekintza egin ahal izango dira: kalabazak hustu, danborrak prestatu, aurpegia margotu… 

18:00etan, plazatik hasita, Ziri edo Sari jolasa eta Bildurzulo egingo dira. 19:30etan, Errebaletik hasita, kalejira egingo da, Larrabetzuko Etxafleruen eskutik (zaratarik gabeko piroteknia). Honen inguruan, antolatzaileek txanodun jertse eta arropa ilunekin joatea gomendatzen dute, aurpegia margotuta, eta danborra eta makilak aldean.
20:30etan, txoriogiak eta edabeak egongo dira eskuragarri guztientzat plazan, eta 21:30etan, erromeria egongo da Hori Bai gaztetxean, Gauargiren eskutik.