Zapatuan, azaroaren 15ean, skate inklusiboko saio irekia egingo da Larrabetzuko Eskolako patioan dauden skate ranpetan. Eguna eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta bertan skate saio irekia burutuko da. Eta bukatzeko, 13:15etan, Patxi Suárez-ekin elkarrizketa izango da. Saioa doanekoa izango da, eta 6 urtetik gorako gazteentzat zuzenduta dago.