Aizkora Misto Txapelketa domekan Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 14a

Domekan, azaroaren 16an, Aizkora Misto Txapelketa ospatuko da Larrabetzun. Eguerdiko 12:30etan ospatuko da plazan. 

Hiru bikote arituko dira bertan: Karmele Gisasola “Zelai III”, Aitzol Atutxa “Atutxa II”-arekin batera; Uxue Ansorregi, Hodei Ezpeleta “Bihurri”-rekin batera; eta Irati Astondoa, David Naredorekin batera. Honez gain, Bizkaia Open gizonezko lokotx biltze finala (bertan arituko dira Aritz Martin, Patrik Saitua eta Iñaki Vara) eta Bizkaia Open gizonezko harri-zulatze jardunaldia (bertan arituko dira Jon Aboitiz, Asier Totorikagunea, Luis Mariano Casillas, Ivan Calabozo eta Erik Abrisketa) ospatuko dira.

Umeentzako herri kirolak
Ekitaldi hau dela eta, domekan, goizeko 11:30etatik aurrera, umeentzako herri kirolak egongo dira herriko plazan, Udalak antolatuta.