Uxue Alberdi bere liburu berriaz arituko da bihar Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 19a

Uxue Alberdik “Esne Berriketan” deituriko liburua aurkeztuko du Larrabetzun, eta haren inguruko solasaldia antolatu da, Literaturaz Berbetan ekimenaren barnean. Liburu honetan, Alberdik hainbat emakumek azaldutako kontakizunak jasotzen ditu, haien artean, Larrabetzuko hainbat emakumeena. Aurkezpen eta solasaldi hau bihar izango da, azaroaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, ludoteka gaineko lokalean.