Ekofeminismoaren inguruko solasaldia bihar Larrabetzun

Aikor aldizkaria

Bihar, azaroak 28, ekofeminismoaren inguruko solasaldia izango da Larrabetzun, Zutunik talde feministak antolatuta. Bertako hizlariak Amaia Perez Orozco eta Amets Ladislao izango dira. Solasaldia arratsaldeko 18:00etan izango da, abadetxean, hau da, ludoteka gaineko lokalean.