Urtebete baino gehiago igaro da Larrabetzuko auzokideak elkarteak energia-komunitate bat sortzeko asmoa plazaratu zuenetik. Harrezkero hainbat bilera eta formakuntza-tailer burutu dira, baita lantaldeak eratu ere. Ahaleginak emaitza ekarri du, eta larraola kooperatiba egi bilakatu da. Gaur gaurkoz, energia-komunitatea sendotu eta martxan jartzeko lanean dihardu, baina etorkizunari begira ere jarrita dago, gure inguruko zaintza, ekologia eta sostengarritasuna bultzatuko duten mota guztietako ereduak berreskuratu gurean.
Globala irudikatu, bertan ekin
Energiari dagokienez, herritarrak korporazioen menpe gaude erabat. Hauek ekonomia zentralizatu eta desparekatuan oinarrituta dauden enpresak dira, euren baldintza eta prezioak oztoporik gabe jartzen dituztenak, eta sistema honetatik irten ezinean bizi omen gara. Bai, badirudi egoera honen aurrean ez dagoela ezer egiterik, baina ikuspegi ezkor hau aldatu nahi du ekimen honek. Klima aldaketa larriak eta erregai fosilekiko menpekotasunak jorratzen duten bideak eraldatzeko aukera guztiak baliatu beharra dago. Eta energia-komunitatea horietako bat da.
Komunitatearen onurak
Zergatik komunitatea? Partaidea izatea indibidualismotik atera eta elkarlanean aritzeko modu bat izan daiteke eta taldean aritzeak bestelako onurak ere baditu: herrian energia sortzeko behar den azpiegituraren inbertsioa kideen artean partekatzen da, eta hasieran jarri beharreko diru kopurua gutxitu egiten da. Heldutako hornidura osoa izan barik ere, elektrizitatearen fakturaren kostua nabarmen murrizten da. Eta produkzioak sortuko dituen etekinak bazkideek jasotzen dituzte. Bestalde, kontu guztietarako taldea bera izaten da erantzulea, taldeak kudeatzen du produkzioa, eta berehalakoan zein etorkizunean hartu beharreko neurriak ebasten ditu. Taldeak herriari ekarpena egiten dio, ondorengoentzat balizko ibilbide bat eskainiz. Etorkizunari beste modu batez begiratu nahiak guzti honetara bultzatzen baitu. Ikuspegi baikorrago batetik. Laburbilduz, kooperatibaren partaidetzak neurri batean ziurtasun energetikoa bermatzea ekarri nahi du, pobrezia energetikoa saihestu, etekinak kideen artea banatu eta energia kostua jeitsi. Parte hartzeko aukera desberdinak eskainiz, denontzako lekua bermatuz, eta bide batez, bertako ekonomia sustatuz. Larrabetzu eremurako taldea osatu da. Ekimen xume askok…
Larraola energia-komunitatea