Gaur, abenduaren 15a, zineklubaren beste emanaldi bat izango da Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Gaur, Arriguri bideogile taldeak egindako bideoklipak emango dira, izan ere, Gorka Urbizu, Chill Mafia, Gatibu, Izaro eta bestelako musikagileen bideoklipak burutu dituzte. Honez gain, beste bitxikeri batzuk ere izango dira. Emanaldia arratsaldeko 19:30etan izango da, Hori Bai gaztetxean.