Leku Berri ekimena Zutunik! talde feministak 2020an abiatutako Gure Dona? sarearen osagarri fisikoa izango dela adierazi dute, eta bertan “erabiltzen ez dugun guzti hori, behar duten pertsonen eskura egongo da, fisikoki”. Hauek azaltzen dute objektuak eramatean ez dela erregistrorik egin behar, ezta gauzak hartzerakoan. Espazio hau badago jada zabalik Anguleriko beheko sarreran herritar guztientzat. Ekimen hau LUKek, 2017an funtzionatzen hasi zenetik, herriari egingo dion azken ekarpena izango da.