‘Jone, batzuetan’ filma proiektatuko dute Hori Bain

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 7a

Hori Bairen Gabonetako kultur ekitaldien baitan, ‘Jone Batzuetan’ filma proiektatuko dute gaur, urtarrilak 7, 19:00etan, gaztetxean. Hasteko, filma eskainiko dute, eta jarraian solasaldia egingo dute Olaia Aguayo aktore eta Nerea Sanz aktore larrabetzuarrekin eta Sara Fantova zuzendariarekin.