Ernaik Independentziara eguna ospatuko du zapatuan Larrabetzun

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 22a

Ernaik egun osoko egitaraua antolatu du zapaturako, urtarrilak 24, Larrabetzun. “Aisialdirako zein aldarrikapenerako eguna” izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Gauean kontzertuak izango dira Hori Bai Gaztetxean.

Egitaraua:

  • 13:30: Herri apainketa, plazan.
  • 15:00: Bazkaria, Aretxabalan. 5 euro, izena emateko bidali mezu bat instagrametik edo militanteei idatzi.
  • 16:30: Bazkalosteko jolasak, Andra Marin.
  • 21:00: Vazkez, Zilibito Records eta DJ Totozerren kontzertuak: soldatadunak 8 euro eta soldatagabeak 5 euro.