Oraingoan bai, Olaia Inziartek kontzertua eskainiko du Hori Bain

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 23a

2025eko uztailaren 20an zen ematekoa kontzertua Olaia Inziartek Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxean, baina osasun arazoengatik bertan behera utzi behar izan zuten. Domekan, 19:00etan eskainiko du abeslari nafarrak emanaldi akustikoa. 

Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai Hori Baiko atean: 8 euroko prezioan soldatagabeentzako eta 10 euroan soldatadunentzako.