Barikuan, urtarrilak 30, estreinatuko du Primeran plataformak ‘Irabazi arte!’ telesailaren bosgarren denboraldiko lehen atala. ETB1 katean astebete geroago hasiko dira ematen, otsailaren 6an, bariku gauez, Go!azen-i lekukoa hartuta. Larrabetzun estreinaldia elkarrekin ikusteko deia egin dute: Barikuan, urtarrilak 30, 21:00etan, Anguleriko Akergunean.