Larrabetzuko Udalak helburu dauka beharrizan gehien duten herritarrentzat taxi zerbitzua bermatzea. Erabili ahal izateko Larrabetzun erroldatuta egon beharko da erabiltzailea, 65 urte edo gehiago izan behar ditu, %33ko desgaitasuna edo handiagoa izatea eta mugikortasuna murriztua izatea edo bestela behar bezala egiaztatutako arrazoi medikuengatik mugikortasuna aldi baterako mugatua izatea. Interesa izan eta baldintza betetzen dutenek udaletxean egin behar dute bidaia bonuen eskaera.
Herri taxiak hiru ibilbide eskainiko ditu. Batetik, Larrabetzu eta bere auzoak lotuko ditu. Bestetik, auzoetatik Usansoloko Ospitalera joateko joan-etorriak kubrituko ditu, baita herrigunekoak ere. Lehen ibilbideak 5 euro balio ditu, auzoetatik osasun zentrora artekoak 13 euro eta herrigunetik ateratzen direnentzako 9 euroko prezioa dauka.
Zerbitzua urte osoan egongo da erabilgarri, astelehenetik barikura 07:00etatik 15:00etara. Onuradunak zuzenean taxiko gidariarekin jarri beharko da harremanetan, zerbitzua erabili nahi duen egunaren bezperako 19:00ak baino lehen.
Argitu nahi izan dute zerbitzua bateragarria dela administrazio edo erakunde publiko edo pribatuetako beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuekin.