Bertan, sei hamarkadako ibilbidearen inguruko informazio panelak, argazkiak, kartelak edota arropak daude ikusgai. Abenduaren amaieran Gaztetxean jarri zuten ikusgai, baina orain lekualdatu dute bisitatu ezin izan zutenek gozatu ahal izateko.
Hori gutxi ez, eta ‘Hori Bai 1967-1979 aldizkariaren aurkezpena osatuko dute barikuan, otsailak 6, 19:30ean, Gaztetxean. Bertan, aurkezpenaz gain, iraganeko eta oraineko Hori Bairen inguruko tertulia osatuko dute. Gainera, ‘Danon aterpe’ liburua eta aldizkaria bera ere salgai jarriko dituzte.