Goikoeleizalde eta Gaztelumendi auzoa batzeko oinezko bideko lanak, martxan

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 6a

Herritarren aspaldiko eskaerari kasu eginez, Goikoelizalde eta Gaztelumendi auzoak batzeko oinezkoentzako zabalduko du Larrabetzuko Udalak. Hain zuzen ere, urte hasierarekin batera eman zieten hasiera lanei.

Goikoeleizaldeko Jauregi Apespikua bidea egokitu eta oinezkoentzako bakarrik izango den hartxintxarrez eginiko bide bat zabalduko dute. Horrela, BI-2713 errepidetik oinez ibiltzea sahiestu nahi dute.