Ohi bezala, jan-edanik ez da faltako Larrabetzuko Txakolin Egunean. Inguruko hainbat txakolin egile bertaratuko dira, eta horrez gain, askotariko produktuez gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Egitaraua:
- 09:30: Mahasti artean, Basagunera oinez.
- 11:00: Irekiera.
- 12:00: Brindisa.
- 12:30: Dastaketa tailerra, Galder Madariaga somelierraren eskutik.