Larrabetzuko Maskarada: Herria dantzan jarriz

Aner Mentxaka Alvarez 2026ko martxoaren 31

Martxoaren 14an Bizkargi dantza taldeak Maskarada egin zuen Larrabetzun. Euriak ez zuen goizeko barrikadak gelditzea lortu, Goikoelexaldetik urira heldu ziren beltzak eta gorriak. Arratsaldeko ofizioek frontoia txiki utzi zuten. 50 lagunetik gora ibili dira hilabetez Maskarada prestatzen, denak manexak: dantzari, antzezle edota jostunak. Auzolanean, herria dantzan jarri dute.