Baina pelikula aurkezteaz gain, Horiblaituzen bestelako hainbat ekimen egingo dituzte. Bazkarian parte hartu nahi dutenek eguena, apirilak 23, dute izena emateko azken eguna. Horretarako, mezua bidali behar da horibaigaztetxea@gmail.com posta elektronikora.
Egitaraua:
- 10:30-11:30: Bitxigintza edo graffiti tailerra.
- Ondoren: Hamaiketakoa.
- 12:00-13:00: Boxeo edo pilates tailerra.
- 13:30: Kanta Rana poteoa.
- 15:00: Bazkaria eta tribiala.
- 19:00: ‘Danon aterpe’ pelikularen aurkezpena.
- Ostean: Barra zabalik.