Gaztetxe eta Gazte Asanbladen topaketaren aurkezpena, barikuan, Hori Bain

Mikel Reina Barros

Maiatzaren 29an eta 30ean Elorriok hartuko du Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen topaketa. Horren aurkezpena egingo dute barikuan, maiatzak 8, 19:30ean, Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxean. Aurkezpenaren ostean, ping-pong txapelketa eta pintxo pote berezia ere antolatu dute.

Hain zuzen ere, aurreratu dutenez, Hori Baiko kideek ere topaketan parte hartuko dute: hainbat asanblakide tailerrak ematera joango dira eta DJ Zatzazek ere parte hartuko du. “Helburua da gaztetxeen eta gazte asanbladen sarea eta komunitatea indartzea da eta erronka zaharren zein berrien inguruan kolektiboki hausnartzea”.