‘Goikointxurreta’ deituko da ludoteka dagoen eraikina

Mikel Reina Barros

Larrabetzuko Udalak parte hartzea prozesua osatu du ludoteka dagoen eraikinari izena jartzeko. Proposamenak jaso eta bozkatu ostean, larrabetzuarrek erabaki dute ‘Goikointxurreta’ izena jartzea. 34 boto jaso ditu izen irabazleak.

Hurrengokoa izan da bozkatuenen emaitza:

  • Goikointxurreta: 34 boto
  • Abadetxea: 33 boto
  • Intxurreta: 12 boto
  • Abaroa: 12 boto