Errebale, Gaztelumendi eta Anguleri kaleak, norabide bakarrekoak

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 26a

Gaurtik aurrera, maiatzak 26, Larrabetzuko erdiguneko Errebale, Gaztelumendi eta Anguleri kaleak norabide bakarrekoak dira. Basagurenalde eta Gaztelumendi kaleak Errebale kalearekin lotuko dituen bide bat zabaldu dute Lezamarako noranzkoan eta beste biak Morgarantzako norabide bakarrean dira. 

2025eko martxoan aurkeztu zuten proiektua eta helburua da uriguneko eta inguruetako mugikortasun arazoak gutxitzea da. Hau da, ibilgailuen joan-etorria hobetu eta erraztu nahi dute. “Errebale eta Anguleri kalea elkartzen diren puntu hori oso arriskutsua da autobusak, bizikletak, zebra-bidea eta kotxeen joan etorria elkartzen direnean”, azaldu dute.