Hori Bai Gaztetxeak Larrabetzuko Gazte Eguneko kontzertuen berri eman du. Abuztuaren 1ean hurrengo taldeak igoko dira plazako oholtzara: Lukiek, Anestesia, Maruxak eta Goxua’n Salsa. Horrez gain, urtero lez, musika jartzaileak ez dira faltako Gaztetxean: Gorriontxu eta Laztana, Makeda b2b Adien Body, Puñales edota Gisa.