Larrabetzuko Olarreta pilota elkarteak Bizkaiko Herriarteko txapela jantzi du gomazko pala modalitatean. Joan den barikuan, uztailak 3, jokatu zuten finala Atxondoren aurka, Barakaldoko frontoian. Uxue Urgoiti Bercedo, Irati Saez Dañobeitia, Facundo Maldonado eta Joanes Camara Buldain izan dira garaipeneko ordezkariak.