Izar Argia abesbatza, Prevezako jaialdian

Mikel Reina Barros 2026ko uztailaren 10a

Izar Argia abesbatzak mugak gainditu ditu eta Grezian dago egunotan. Atenasen egun batzuk igaro ostean, Preveza herriko 44. musika koraleko jaialdian parte hartuko du asteburuan. Hain zuzen ere, lehiaketaren atalean euskarazko bost abesti interpretatuko ditu gazte abesbatzak, ‘Aitormena’ edota ‘Haizea’, besteak beste.