Panpa-lezka kentzeko kanpaina martxan jarri du Larrabetzuko Udalak

Mikel Reina Barros 2026ko uztailaren 15a

Abuztuaren 15era arte behe-behetik moztuko dituzte herriko lurretan dauden ale guztiak. Hain zuzen ere, azaldu dutenez, “data kritikoak” dira panpa-lezkaren hedapena geldiarazteko.

Helburu dute panpa-lezkei eragoztea haziak daramatzaten luma motosak ekoiztea. “Gure soloak sakabanatuko ziren milioika hazietatik aske geratuko dira, eta horrela ez dira ugalduko”. Legeak Espezie Exotiko Inbaditzaile hori kontrolatu eta kentzera behartzen ditu lursailen jabeak, eta gainera, ‘Larrabetzun panpa-lezkarik ez’ ekimenarekin egindako lanaren fruituak finkatzea ekarriko du.